miércoles, 16 de junio de 2010

1.Ekarpena. JClic




AUKERAKETAREN ZERGATIA
Lehen Hezkuntzako eta Derrigozkezko Bigarren Hezkuntzako ikaslekin erabiltzeko egokia iruditu zaigulako aukeratu dugu.





IRUZKINA

Software libreko aplikazioa da eta Linux, Mac, Windows eta Solaris-entzat egokituta dago.
Programa hau eskolan landutako eduki ugari birpasatzeko eta kontzeptu batzuk finkatzeko erabil daiteke.

Ariketak kurtsoka eta gaika antolatuta daude eta gehienetan sekuentzia bat baino gehiago osatzen dute. Lehenengo programa deskargatu behar da eta ondoren erabili edo landu nahi diren gaiak interneten bilatu eta deskargatu beharko da.

Ariketa ezberdinen bidez ortografia, hiztegia, problemak, eragiketak eta abar landu daiteke.
Programa honek ekintza ezberdinak deskargatzeko aukera eman ez ezik, ariketak disenatzeko aukera ematen digu. Konprobatu dugunaren arabera, batez ere Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzeko ariketak daude, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lantzeko ariketa prestatuak ere badaude.

Klasean erabiltzeko oso egokia iruditu zaigu programa hau eta ikasleek zenbait eduki barneratzen laguntzeko oso tresna erabilgarria dela uste dugu. Umeek gustorago birpasatuko dituzte biderkatze taulak ordenagailua erabiliz, paper gainean baino!
Erabiltzen ikasteko tutorialak ikusiteko klik egin hemen


INFORMAZIO ITURRIA
Jclick web orrialdea.


Jclic deskargatzeko hemen sakatu: Jclic

No hay comentarios:

Publicar un comentario