miércoles, 23 de junio de 2010

Sekuentzia Didaktiko Digitala



Sekuentzia Didaktiko Digitala ikusteko irudia sakatu.

1.Bitartekoa.Birziklapenaren jolasa

Conoce más sobre este proyecto

HELBURU HEZITZAILEA
Haurrak birziklatzen ikastea da ,Scratch bitartekoaren bidez diseinatutako, jolas honen helburua.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA
a)Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
Birziklatuz, Ingurugiroa nola zaindu azaltzeko eta zaintzearen beharraz kontzientziatzeko diseinatu dugu jolas hau.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Programa hau erabiltzeko teknologia digitala ezinbestekoa da.

f)Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Ikasleak ingurugiroarekiko hiritar arduratsuagoak bilaka daitezke birziklatzen ikasi ezkero.

NORI ZUZENDUA
Birziklatzen ikasi nahi duen edozeni dago zuzenduta, baina eskolan batez ere 2. zikloan landu daitekela uste dugu.

ABANTAILAK
Haurrek jolas baten bidez ikasiko dute birziklatzen.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Haur bakoitzak interneti konektatuta dagoen ordenagailu bat beharko du.

Birziklapen jolasaren tutoriala

Guk egindako scratcharen tutoriala
Watch live streaming video from arteartean at livestream.com



KLASEAN NOLA ERABILI (DINAMIKA):
Scratch programa aukera ematen die adin desberdinetako ikasleei klasean landutako gai desberdinetako edukiak hobeto barneratzeko eta scracha maneiatzeko behar diren gaitasunak landu eta ikasteko.
Guk sortutako Scratcha adibidez, birziklapenaren gaia jorratzen du. Lehengo zikloko ikasleentzako zailegia da birziklatzen jakitearen gaitasuna lortzea, baina hala ere, beste gaitasun batzuk lortu dezakete, esaterako, hizkuntza, mugimenduak,... Hirugarren zikloko haurrek ordea, bitartekoa birziklatzen ikasteko erabiliko dute, irakasleak praktika tresna gisa erabili dezake klasean.

BEHARREKO BALIABIDEAK: Ordenagailua, interneteko konexioa eta Scratch programaren instalazioa.

SCRATCH ERABILTZEN IKASTEKO BESTE BALIABIDEAK:

1.baliabidea: Tutorial honetan batez ere mugimenduak lantzen dira.






2.baliabidea: Tutorial honek ere mugimenduak nola programatu azaltzen digu


1.ZATIA

2.ZATIA




3.balibidea: Tutorialak Scratch nola deskargatu azalduko digu

martes, 22 de junio de 2010

2.Bitartekoa.Mindomo


Mindomo osoa ikusteko argazkia sakatu








HELBURU HEZITZAILEA
Haurrek birziklatzen irakastea da guk diseinatutako mindomo honen helburua.Hori lortzeko mindomon eskegitako baliabideak erabiltzea proposatzen dugu.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA
a)Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Birziklatuz, Ingurugiroa nola zaindu azaltzeko eta zaintzearen beharraz kontzientziatzeko diseinatu dugu mindomoa.

b)Ikasten ikasteko gaitasuna
Ikasleek era autonomoan eta akatsetatik ikasiz eskuratuko ditu birziklatzeko behar diren nozioak.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Mapa kontzeptualean birziklapenaren garrantziari buruzko mintza saio bat proposatzen dugunez hizkuntza landuko da.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Birziklapena landu ez ezik, ikasleek zenbait programa erabiltzeko gaitasuna garatuko dute.

f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Herritar arduratsuagoak izango dira, birziklatzearen garrantziaz kontzientziatu ezkero.

NORI ZUZENDUA
2. zikloko ikasleei zuzenduta egon daitekeela uste dugu.

ABANTAILAK
Ikaslearen aholkuak edo paperak erabiltzearen ordez, ikasleek ordenagailuaren bidez ikasiko dute birziklatzen.Ikasle bakoitzak nola birziklatzen den deskubrituko du eta horrek era esanguratsuagoan ikateko aukera emango dio.

Gainera Informazio,jolas eta ariketa guztiak mapa kontzeptual baten bidez aurkezten ditugu eta horri esker ikasleek egingo duten lana era argiagoan ulertzeko aukera izango dute.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Klasean proiektatzeko pantaia handia behar da eta baita ikasle bakoitzarentzako ordenagailu bana.

Mindomo tutoriala

Gure mindomoa

Watch live streaming video from jailo at livestream.com


KLASEAN NOLA ERABILI (DINAMIKA):
Guk egindako mindomoa birziklatzen irakasteko diseinatu dugu. Beraz, baliabide honi esker irakasleek haien azalpenak era argiagoan antolatuko dituzte.
Hala ere mindomoren bidez ikasleek ikaskide guztien aurrean lan ezberdinen aurkezpenak egiteko erabili dezakete.


BEHARREKO BALIABIDEA: Ordenagailua, interneteko konexioa eta mindomo programan erregistro propioa.


MINDOMO ERABABILTZEN IKASTEKO BESTE BALIABIDEAK:


1.baliabidea










2.baliabidea



3.baliabidea

lunes, 21 de junio de 2010

3. Bitartekoa, PIXTON






HELBURU HEZITZAILEAK
Ikasleak komiki bat egiten ikasteaz gain, gai izatea ikasitakoa gauzatzen.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailua ezinbestekoa denez eta interneteko programa erabiliko denez, teknologi gaitasuna landuko da. Aldi berean komiki bat sortuko dutenez eta beraz, testu bat, kulturan murgilduko dira.

b) Ikasten ikasteko gaitasuna

Ikasleek eurek ikasi behar dute programa erabiltzen eta aldi berean ikasitakoa irudikatuko dutenez, ikasitakoa hobeto barneratukon dute euren kabuz lortu dutelako.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Ikasleek testu bat sortuko dutenez, hizkuntzaren erabilera ere landuko dute.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Aktibitate hau burutzeko teknologian murgilduko dira.

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Irudien lanketa eta hausnarketa egiterakoan artearen gaia lantzen da.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Ikasleek bakarka ikasi behar dute programa erabiltzen.


NORI ZUZENDUA

4., 5. eta 6.mailako ikasleei.


ABANTAILAK
- Ikasitakoa hobeto barneratuko dute eurek sortu behar dutelako ikasitakoarekin komiki bat
- Motibazioa areagotuko du ikasteko modu entretenigarria delako
- Irudimena landuko da
- Hizkuntza landuko da
- Autoestima lantzen lagungarria izango da ikasleek haien gaitasunaz jabetuko direlako
- Gainontzeko ikasleengan interesa piztuko da pixton desberdinak ezaguta nahi izango dutelako
- Teknologia berrien erabilpen ezberdinak ezagutuko dituzte


ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet erabili behar diren errekursto bakarrak dira.

Komikia ikusteko klick hemen

Pixtonen Tutoriala

Gure tutoriala

Watch live streaming video from jailo at livestream.com



KLASEAN NOLA ERABILI (DINAMIKA):

Birziklapenaren gaia jorratu ondoren, ikasleak taldeka jartzea eta gai horren inguruan komiki bat diseinatzea proposatzen dugu. Komiki horren bidez beste pertsona batzuk birziklapenaren garrantziaz kontzientziatzea lortu beharko dute.
Ondoren haiek egindako komikiarekin kamiseta bat egitea proposatu diezaiekegu, Pixtonek aukera hori ematen duelako.


BEHARREZKO BALIABIDEAK:
Internet konexioa duen ordenagailua eta Pixtonen doain eskuratzen den erabiltzaile kontua.


PIXTON ERABILTZEN IKASTEKO BESTE BALIABIDEAK:


1.baliabidea
Tutorial Para Crear Comics Con Pixton
View more presentations from marimarpego.

2.baliabidea: Tutorial motza, bideo baten bidez.




3.baliabidea: Tutorial honetan azalpen sakonagoa ematen digute.