lunes, 21 de junio de 2010

3. Bitartekoa, PIXTON






HELBURU HEZITZAILEAK
Ikasleak komiki bat egiten ikasteaz gain, gai izatea ikasitakoa gauzatzen.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailua ezinbestekoa denez eta interneteko programa erabiliko denez, teknologi gaitasuna landuko da. Aldi berean komiki bat sortuko dutenez eta beraz, testu bat, kulturan murgilduko dira.

b) Ikasten ikasteko gaitasuna

Ikasleek eurek ikasi behar dute programa erabiltzen eta aldi berean ikasitakoa irudikatuko dutenez, ikasitakoa hobeto barneratukon dute euren kabuz lortu dutelako.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Ikasleek testu bat sortuko dutenez, hizkuntzaren erabilera ere landuko dute.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Aktibitate hau burutzeko teknologian murgilduko dira.

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Irudien lanketa eta hausnarketa egiterakoan artearen gaia lantzen da.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Ikasleek bakarka ikasi behar dute programa erabiltzen.


NORI ZUZENDUA

4., 5. eta 6.mailako ikasleei.


ABANTAILAK
- Ikasitakoa hobeto barneratuko dute eurek sortu behar dutelako ikasitakoarekin komiki bat
- Motibazioa areagotuko du ikasteko modu entretenigarria delako
- Irudimena landuko da
- Hizkuntza landuko da
- Autoestima lantzen lagungarria izango da ikasleek haien gaitasunaz jabetuko direlako
- Gainontzeko ikasleengan interesa piztuko da pixton desberdinak ezaguta nahi izango dutelako
- Teknologia berrien erabilpen ezberdinak ezagutuko dituzte


ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet erabili behar diren errekursto bakarrak dira.

Komikia ikusteko klick hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario