
Mindomo osoa ikusteko argazkia sakatu
HELBURU HEZITZAILEA
Haurrek birziklatzen irakastea da guk diseinatutako mindomo honen helburua.Hori lortzeko mindomon eskegitako baliabideak erabiltzea proposatzen dugu.
LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA
a)Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Birziklatuz, Ingurugiroa nola zaindu azaltzeko eta zaintzearen beharraz kontzientziatzeko diseinatu dugu mindomoa.
b)Ikasten ikasteko gaitasuna
Ikasleek era autonomoan eta akatsetatik ikasiz eskuratuko ditu birziklatzeko behar diren nozioak.
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Mapa kontzeptualean birziklapenaren garrantziari buruzko mintza saio bat proposatzen dugunez hizkuntza landuko da.
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Birziklapena landu ez ezik, ikasleek zenbait programa erabiltzeko gaitasuna garatuko dute.
f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Herritar arduratsuagoak izango dira, birziklatzearen garrantziaz kontzientziatu ezkero.
NORI ZUZENDUA
2. zikloko ikasleei zuzenduta egon daitekeela uste dugu.
ABANTAILAK
Ikaslearen aholkuak edo paperak erabiltzearen ordez, ikasleek ordenagailuaren bidez ikasiko dute birziklatzen.Ikasle bakoitzak nola birziklatzen den deskubrituko du eta horrek era esanguratsuagoan ikateko aukera emango dio.
Gainera Informazio,jolas eta ariketa guztiak mapa kontzeptual baten bidez aurkezten ditugu eta horri esker ikasleek egingo duten lana era argiagoan ulertzeko aukera izango dute.
ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Klasean proiektatzeko pantaia handia behar da eta baita ikasle bakoitzarentzako ordenagailu bana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario