HELBURU HEZITZAILEAK
Bitarteko hau oso aproposa da klasean ikasle bakoitzak gai bat landu eta prestatzeko eta ondoren, kamaren aurrean egindako aurkezpen edo azalpena bat grabatzeko. Bideo hori ikasle guztiek izango dute eskuragai nahi dutenean erabiltzeko eta ikas materiala bezala.
LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Ikasle bakoitzak bakarka jorratu beharko du bere gaia. Antolatu, ikasi, grabatu eta azalpen egokia emango ditu, nola irakatsi behar den ikasiz.
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Grabatu beharreko bideoan hizkuntzaren erabilera zaindu beharko dute, pentsatu behar dute material hori gero ikaskideek ikasteko erabiliko dutela.
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Ikasleek irakaslearen laguntzaz ikasi beharko dute interneten murgilduta, programa hau erabiltzen. Bideoak grabatu eta ondoren besteei nola erakutsi eta bideoa eskuragai utzi.
NORI ZUZENDUA
4. maila, 5.maila edo 6.maila erabiltzeko egokia iruditzen zaigu. Hala ere, gainontzeko kurtsoetan irakaslearen laguntzarekin erabili daiteke ere bai.
ABANTAILAK
- Haurren motibazioa areagotu
- Haurren autoestimua areagotu
- Ikasten lagundu
- Irakasten ikasten dute
- Ikasitakoa gehiago barneratzen dute ikasleek eurek azaldu behar dutelako
ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
ordenagailua, internet, mikrofonoa (kamara ere erabiltzea oso positiboa eta komenigarria izan daiteke ) eta aurikularrak ezibesteakoa dira ekintza hau garatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario