HELBURU HEZITZAILEAWeb orrialde hau norberak bere argazkiak igotzeko da, aukera emanez, album ezberdinetan sailkatzeko eta argazki bakoitza komentatzeko. Beraz, bitarteko honek eskeintzen dituen baliabideak ikusita, guk eskolako klaseetan erabiltzeko egokia eta aproposa suertatu zaigu.
Ateraldietarako edo eskolako jaialdietan ateratzen diren argazkiak igotzeko erabiliko dugu, hala, ikasle guztiek argazkiak eskuragarri izateko.Gainera, igotako argazkiak PICNIC programarekin moldatu egin ahal izango dituzte.
LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
Ordenagailuak erabiliko dutenez, teknologi gaitasuna garatuko dute eta aldi berean, txangoen argazkiak edo jaialditakoak igoko direnez, kultur gaitasuna landuko dute ere bai, adibidez, olentzero edo Santa Ageda festaren argazkiak igoz gero.
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Baliabide honek argazkiak komentatzeko aukera ematen du eta beraz, ikasleek hizkuntz egokia erabiliko dute bertan idazteko ez baita ahaztu behar klaseko tresna dela.
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna
"a)" gaitasunean bezala, ordenagailua ezinbesteako denez ariketa hau burutzeko, teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna landuko da. Halaber, informazioa tratatzeko gaitasuna ere landuko da tarteka, txagoetan ikasitakoa idatzi beharko dutelako. Adibidez, argazki batean irudi bat azaltzean.
f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Ikasle guztiek parte hartuko dute eta horregatik, haien artean harremanetan jarriko dira gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna landuz.
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Ikasle bakoitza arduratuko da nahi duen ekarpena idazteko eta beste batzuetan, irakasleak bidaltzen duena. Hortaz, norberaren autonomia landuko da.
NORI ZUZENDUA
Egun 5.mailan ikasle bakoitzak ordenagailu bana duenez, oso egokia iruditzen zaigu eremu honetan erabiltzeko. Hala ere, 4.mailan eta 6.mailan erabiltzeko ere egokia dela uste dugu.
DAKARREN ABANTAILAK
- Ikasleen arteko komunikazioa erraztea
- Irtereetarak egiteko motibazioa areagotu
- Irtereetan lantzen denarekin interesa piztea eta mantentzea
- Momentuan ikusitakoa bergogoratzea
ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAk
Ordenagailua eta internet ezinbesteakoak dira. Horretaz gain, irtereetan behintzat kamara bat izatea ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario