Klasean erabilgarria iruditu zaigun beste bitarteko bat PICNIK da. Argazkiak online editatzeko web orrialdea.
Sakatu hemen Picnik-era joateko.
HELBURU HEZITZAILEA
Web orrialde hau irteera batean egindako argazkiak editatzeko erabiltzea proposatzen dugu. Ondoren flickrekin klaseko albuma osatzeko aukera izango dute(ikus Flickr bitartekoaren azalpena).
LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Planteatzen dugun lana egiteko ezinbestekoa izango da ordenagailua eta argazki kamara digitala erabiltzea.
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
Teknologia digitala erabiliz, sen estetikoa, irudimena eta sormena garatzeko lan aproposa da.
NORI ZUZENDUA
Gure ustez 3.zikloko ikasleentzat egokia izango litzateke. Kontutan hartzen badugu 5. mailako ikasleen klaseetan arbela digitalak jarri dituztela, kurtso horretako haurrentzat zuzendu daiteke proposamen hau.
DAKARREN ABANTAILAK
Photoshop programak dituen herraminta asko ditu, baina erabiltzeko askoz errazagoa da.
ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAk
Interneta dituzten ordenagailuak behar dira, programa honek argazkiak online editatzen dituelako. Planteatutako ariketa egiteko argazki kamarak beharrezkoak dira; hala ere editore honekin lan egiteko ez da ezinbestekoa argazki kamara izatea, internetetik beharrezko argazkiak deskargatu daitezkeelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario