TEKNOLOGIA BERRIETAN MURGILDUZ
Ikasturte honetan gure ikastolak IKT proiektuari ateak ireki dizkio. Gela gehienetan pantaila edo ordenagailuak jarri dira. Gainera, ikasleek ordenagailu eramangarriak eskura dituzte zenbait lanetarako.
Iñigo Aritza ikastolan ordenagailuen kopuruari begiratuta erraz jakin daiteke hauen erabilera nahiko zabala dela. Zerbitzari nagusi bat dago sarean ordenagailu guztiak konektatzen dituena. Informatika gelako 13 ordenagailuak ere sarean sartuta daude aspaldidanik. "Ikasturte honetan ahalegin berezia egin du ikastolak. Horrela, LHko gela guztietan eta DBHko lehenengo bi mailetan ordenagailu, proiektore eta pantaila bana jarri dira. Horrez gain, areto nagusian arbela digital bat dago", adierazi digu M. Agirre ikastolako zuzendariak. Baina ikasleei ilusio berezia egin diena 27 table PC edo ordenagailu eramangarria ekarri izana izan da bi armairutan sartuta, gelaz gela mugitu ahal izateko.
Datorren urtean arbela digitala eta mini ordenagailuak gela guztietan izango dira eta table PC-ak ere bai. "Ezinbestekoa iruditzen zaigu teknologia berriak ikastolako hezkuntza jardueran txertatzea". Honekin saiatuko gara teknologia berriak ikastolan sartzen eta hizkuntza moldatzen" DBH 3. eta 4. mailakoek ez dauzkate, momentuz, ordenagailurik, baina urtebeteko kontua izango dela esan du.
Ikasleak eta irakasleak, pozik. Ez dago esan beharrik irakasle eta ikasle guztiak oso pozik daudela egindako moldaketarekin. Iñigo Aritza ikastolan jarritako informatika tresnak aproposak iruditzen zaizkie, eta hainbat lan egiteko ere egokiak direla diote. Tresna hauek, era berean, klasea asko arintzen dute eta lan orduak hobeki aprobetxatzen dira eta denbora aurreztu "modu honetan guk ordenagailuz burutu behar ditugu lanak nahi eta nahi ez".
Ikasleek badakite aparatu hauekin kontuz ibili behar dutela eta ondo tratatu behar dituztela zorte handia delako horrelako tresnak edukitzea. Baina ongi zaindu behar dituztela onartu arren, "ikasleok gehienetan ez ditugu hain ondo tratatzen, gehienetan irakasleak dira zaintzen dituztenak", aitortu du ikasle batek .
Bai ikasle eta irakasleek esan digutenez, Informatika eta Ingeleseko klaseetan ematen diete erabilera gehien aparatu hauei informatikan derrigorrez beraiekin lan egin behar delako, eta ingeleseko gelan dagoen proiektorea, irakasleak asko erabiltzen duelako.
Hala ere, azalpenak emateko gehienetan ez dute pantaila erabiltzen arbela baizik. Pantaila mota ezberdinetako lanak egiteko guztiz lagungarria ikusten dute. "Gaur egungo ikasleek oso gustuko dute pantaila bati begira aritzea", adierazi du gure english teacher delakoak.
Ikusi duzuenez aparatu hauek asko laguntzen digute, baina, beste alde batetik, desabantailak ere badituzte, lan asko gordeta dauzkate tresna hauek eta lan horiek galduz gero era askotako arazoak eman daitezke.
AUKERAKETAREN ZERGATIA
Arbela digitalaren ekarpena bezala, aukeraketa hau ere teknologia eta hezkuntzarekin zeharo lotuta dago. Orain arte eskoletan informatika gela bakarra egon da, eta orain ikasle bakoitzari ordenagaili eramangarri bana ematea ezarri nahi dute, burutu duten proietku berriaren bitartez. Hori dela eta, lantzeko, oso gai eta egoera garrantzitsua iruditu zaigu.
IRUZKINA
Artikulu honetan argi geratzen da, ikasleak gustora aritzen direla ordenagailu zein beste tresna teknologikoekin eta proiektu honek baita abantial asko dituela.Baina hala ere, teknologia berria hauek hezkuntzan ezartzen direnean gauza asko hartu behar dira kontuan, oso positiboa den zerbait, negatibo ez bilakatzeko.
Ordenagiluak, elkarlana eta eztabaida bultzatzeko lagungarriak izan daitezke, ikasleek aurkezpen ikusgarriagoak egin ahal dituztelako. Era berean, motibazioa eta ikasleen interesa areagotuko da, saioak erakargarriagoak eta koloretsuagoak egiteko eskaintzen duen aukerari esker. Baina ordenagailuak zein arbela digitalak ezartzeko, hainbat gauza kontuan hartu behar dira: irakasleen prestakuntza maila, proiektua abian hartzeko denboralizazioa, ikasgelen egoera aparatuak instalatzeko,... hainbat dira, pedagogia, irakas material berria,...Fatkore guzti hauek behar bezala lantzeak, baldintzatuko du ikasleen ikaskuntza egokia. Praktiketan ikusitako hainbat kasuetan proiektua kurtso erdian ezartzea ez ditu onura asko ekarriko ikasleengan eta urte asko daramaten ikasleen jaso duten prestakuntza eskasa ez da egokiena ikasleek teknologietatik ahal duten guztia "zurgatu dezaten".
INFORMAZIO ITURRIA
http://www.noticiasdenavarra.com/2009/12/31/sociedad/teknologia-berrietan-murgilduz
No hay comentarios:
Publicar un comentario